Azterlan horren bidez, Arartekoak politika publikoen diseinua gidatu behar duten giza eskubideen printzipioen inguruko gogoeta egiten du.
Berdintasuna eta bazterkeriarik eza bezalako oinarrizko printzipioak, eskubideen unibertsaltasuna, zatiezintasuna eta elkarren arteko mendekotasuna eta konponketarako, modu aktiboan parte hartzeko eta informazioa eskuratzeko eskubideak abiapuntutzat hartuta, Ararteko erakundeak botere publikoentzako gomendio praktiko jakin batzuk aurkeztu ditu:
- – Oinarrizko eskubideen garapenerako legeria giza eskubideen nazioarteko zuzenbideko parametro bermatzaileenetara egokitu behar da;
- – Politika publikoek berdintasuna bermatu behar dute, berdintasuntzat gaitasun eta autonomia pertsonalak eta gizarte demokratiko baten balio egituratzailea hartuta;
- – Politika keta gizarte zerbitzuak eskubide sozioekonomikoak gauzatzeko tresnak dira eta enplegu, oparotasun eta gizarte-kohesioaren iturri.
- – Datu bananduak eduki behar dira gizarte talde guztiek eskubide sozioekonomikoetarako duten sarbide- eta gozatze-maila ebaluatzeko.
- – Betiere botere publikoek frogatu behar dute, giza eskubideekiko eraginaren ebaluazioen bidez, eskubideen gozamenean egindako murrizketak justifikatuta daudela, eskubide sozioekonomikoen argitan eta erabilgarri dauden baliabide guztiak erabili direlako.
- – Eskubide zibilak (berezik ibiltzeko eskubidea eta elkartzeko eskubidea) botere publikoek giza eskubideen betebeharrak betetzen direnaren herri-bermeak dira;
- – Herritar guztiek informazio zehatza eta garrantzitsua eduki behar dute eta haiengan eragina duten erabakietan sakonki eta berdintasun baldintzetan parte hartzeko aukera izan behar dute.
Botere publikoek krisi ekonomikoa giza eskubideen krisi ez bihurtzeko erantzukizun handia dute. Finantza-sistema onbideratzea, arrisku-prima gutxitzea eta defizitaren helburuak betetzea ezin dira egin eskubide horien bizkar.